TEKNOLOGIA OROKORRA

DRONEAK:

Gaur egun, oso famatuak bihurtu dira droneak. Pilotorik gabe hegan egiten duten gailuak dira. Droneak urrutiko kontrolez manejatzen dira, hau da, gu lurrean egoten gara eta droneak airean hegan egin dezake. Normalean, droneek kamerak dituzte haien barruan argazkiak edota bideoak egiteko airetik. Bestalde, drone bat gidatzeko, gida baimena bat edukiko beharko dugu.

Mavic Seriea:

  • Mavic Mini
  • Mavic 2
  • Mavic Pro

Phantom Seriea:

  • Phantom 4 Pro
  • Phantom 4 Advanced

SMARTWATCHES:

Gaur egun oso ospeak diren erlojuak dira. Erloju hauek funtzio ugari dituzte ordua emateaz gain, esate baterako: ematen ditugun pausuak zenbatzea, bihotz erritmoa neurtzea edo kalorien kontsumoa neurtzea.

Beste aldetik, erloju hauek mugikorretara konekta daitezke, beraz, mugikorrera ailegatzen zaizkigun jakinarazpenak erlojuan ikusteko gai izango gara.

Hauek dira smartwatches esanguratsuenak:

  • Apple smartwatch 5 : Erloju honen ezaugarri esanguratsuena uran sar daitekeela dela, beraz, edozein ingurunetan eraman ahalko dugu.
  • Xiaomi Mi Band 4 : Kasu honetan, smartwatch hau desberdina da, hau da, honek ez du behar mugikorrik funtzionatzeko, bere kabuz biltzen ditu datuak.
  • Samsung Gear S3 Frontier : Erloju normal baten itxura du eta bere bateriak 4 egun iraun dezake.

KAMERAK:

Gaur egun, edonork atera ditzake argazkiak bere telefono mugikorrarekin. Baina, emaitza hobeak eta profesionalagoak lortu nahi baditugu, gomendagarria izango litzateke kamera bat edukitzea

Kamera honek 24,2 megapixel ditu eta ukipen-pantaila du. Kamera hau argazkilari hasiberrientzako zuzenduta dago.

Kamera hau aurrekoa baino hobea da eta argazkilari profesionalentzako zuzenduta da. Gainera, kamera honek bideoak graba ditzake 4K kalitatean.

Kamera honek 24,3 megapixel ditu, beraz, oso kalitate oneko argazkiak lor ditzakegu. Bestalde, kamera honek Wifi-a du, beraz, argazkiak bidali ahalko ditugu gure mugikorrera kablerik gabe.

24,2ko megapixeleko kamera bat da. Kamera hau argazkilari hasiberrientzako zuzenduta dago, hala ere, oso kalitate oneko argazkiak lortu ahal ditugu.
Esan beharko genuke Nikon-eko objektibo guztiak kamera guztiekin bat egiten dutela, hau da, kamera guztiekin erabili ahalko ditugu.

Argazkilari hasiberrientzako zuzenduta dago kamera hau. Gainera, honek Wifi-a du, horrela, errazago bidali ahalko ditugu argazkiak beste gailuetara.

Aurreko kamerarekin konparatuz, aldatzen den ezaugarri bakarra da EOS 2000D-k NFC teknologia duela, horrekin, argazkiak bidal ditzakegu beste gailuetara. 

Argazkilari profesionalentzako zuzenduta dago kamera hau. 24,2 megapixel ditu eta bere pantaila eraisgarria da eta gainera ukipen-pantaila du. 

Kamera honek 24,1 megapixel ditu eta gainera bideoak graba ditzake 4K kalitatean. Beste aldetik, Wifi eta Bluetooth teknologia erabiltzen ditu, horrela, beste gailuetara argazkiak bidali ahal ditugu.